Mostrando entradas con la etiqueta teoria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta teoria. Mostrar todas las entradas

domingo, 13 de diciembre de 2009

Industria+

...ohikoari buelta emanez gauza izugarriak lortu daitezke...
Zergatik ez probatu gauzak kontrako moduan ikusten?

martes, 8 de diciembre de 2009

Behrens

Industria eraikin bat (batzuk) hiri barruan, etxebizitzak onartuz bere alboan... Gaur egun honelakoak egiten ez da ikasten... Baina argi geratzen da bateraezintasun irudia industrializazio hasierako garaiatik etortzen dela. Behrens industri irudi berri hauek lantzean argi utzi zuen: zerbait berria denean, ze irudi eman? Monumentaltasuna batzutan, erreferentziak besteetan... azterlan bat bezala da. Oso interesgarria izan da bide hau.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Wright 2

Interesgarria da... Sarrera izkutatu? gutxitan pentsatu izan dut aukera horretan.
Sarrera -> fatxada nagusia
Ohiko pentsakera bidea...
Baina zergatik izan behar da horrela? Zergatik izan behar da fatxada nagusia jaun ta jabe? (bai, jende asko planteatu izan du hau, baina mesedez onartu oraingoz)
Gauza da: zenbat gauza egiten ditugu ohituragatik? Hau irakurri duten guztiei planteatzen diet: zerbait egiterakoan gelditu momentu batez, eta pentsa ezazue zergatik? Txorrada bat dirudi, baina nik hemendik gauza batzuk atera izan ditut... [adibideak jakiteko galdetu beharko didazue].
PD: Esan beharra dut ["Para los peatones, si es que en este futuro todavĂ­a existen..."]
... estatubatuar hauek...

Wright

Kontuak atera dezagun:
-70 urte edo lan egiten
-100 proiektu baino gehiago
-garai batzutan lan gutxi (2.n mundu gerra, urte txarrak...) -> 50-55 urte edo lan konstantea eginez?

->ggb 2 proiektu urtero
-Jakinda zenbat proiektu "izugarri" (tamaina, luzeran) egin zituen, hori bai dela abiadura...

Ondorioak: gaur egungo [lege] eskakizun kontuekin oso zaila hortara iristea, nire ustez... Hori bai, langile kontratatuak explotatuz, edozer posible bihurtzen da.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Gogoratuz osteguneko teoria...

Lana industrializatzean pertsonak sistema baten piezetan bihurtu ziren. Honekin lanaren kontrol beharra agertu zen. Agintariak dena kontrolatuko dutenez, besteen "gainetik" egongo dira. Gogoratuz Sacem eta beste industri askoren kasuak, agintariak solairu altxatu batean kokatzen ohi ziren, ikuspegi zabalago bat lortuz. Orain bai, zentzukoa al da hau? Gaur egun kontrola egiteko sistema hori zaharkitua dago. Beste sistema egokiagoak daude. Gainera, ze kontrol mota egin daiteke urrunetik eta altueran? Pertsonak ikusten dira, baina hauek egiten dutena txarto ikusiko da. Agintari-langile erlazio hori sistema feudalatik dator (klase ezberdinak dira, inoiz nahastu gabe). Baina, gaur egun, edozein erabilerarentzat urbileko kontrola eta egiten ari dena ezagutzea garrantzia hartzen du (estudio/tailerrak?). Historia bueltaka ibiltzen da... Erreflexio interesgarria edozein erabilera planteatzeko momentuan.