Lana industrializatzean pertsonak sistema baten piezetan bihurtu ziren. Honekin lanaren kontrol beharra agertu zen. Agintariak dena kontrolatuko dutenez, besteen "gainetik" egongo dira. Gogoratuz Sacem eta beste industri askoren kasuak, agintariak solairu altxatu batean kokatzen ohi ziren, ikuspegi zabalago bat lortuz. Orain bai, zentzukoa al da hau? Gaur egun kontrola egiteko sistema hori zaharkitua dago. Beste sistema egokiagoak daude. Gainera, ze kontrol mota egin daiteke urrunetik eta altueran? Pertsonak ikusten dira, baina hauek egiten dutena txarto ikusiko da. Agintari-langile erlazio hori sistema feudalatik dator (klase ezberdinak dira, inoiz nahastu gabe). Baina, gaur egun, edozein erabilerarentzat urbileko kontrola eta egiten ari dena ezagutzea garrantzia hartzen du (estudio/tailerrak?). Historia bueltaka ibiltzen da... Erreflexio interesgarria edozein erabilera planteatzeko momentuan.
jueves, 5 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario